XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sar zite zure Jaunaren bozkarioan.
Talendu bakharra ukhan zuenaren aldi izan zelarik, erran zuen: Jauna, badakit gizon idorra zirela; erain ez duzun lekuan uzta egiten duzu eta barreatu ez duzun tokian berdin biltzen.
Horra zertako, zure beldurrez, talendua ehortzi dutan.
Orizu, horra heldu zaitzuna.
Nausiak ihardetsi zion: Sehi gaichto eta alferra, bazinakien erain ez dutan lekuan uzta egiten dutala eta berdin biltzen dutala barreatu ez dutan lekuan; behar zinuen bada nere dirua banketche batean ezarri, eta nik, etcherat-eta, neurea atherako nuen bere irabaziarekin.
Khen-zozue bada talendu hori eta hamar dituenari eman.
Ezen duenari emanen zaio eta aberastuko da; ez duenari aldiz, bere alegiazko ontasunak ere khenduko diozkate.
Muthil alfer hau, aurdik-azue kanpoko ilhunbetarat.
Han izanen dira nigarrak eta hortz-karraskak.